Ashikaga Yoshikazu
Itxura
Ashikaga Yoshikazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kyoto, 1407ko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Japonia |
Heriotza | Kyoto, 1425eko martxoaren 17a (17 urte) |
Heriotza modua | : Baztanga |
Familia | |
Aita | Ashikaga Yoshimochi |
Ama | Hino Eishi |
Jarduerak | |
Jarduerak | Samuraia |
Gradua | Shogun |
Ashikaga Yoshikazu (japonieraz: 足利 義量 , 1407ko abuztuaren 27a-1425eko martxoaren 17a) Ashikaga shogunerriko bosgarren shoguna izan zen eta 1423 eta 1425 bitartean gobernatu zuen Japonian. Laugarren shoguna izan zen Ashikaga Yoshimochiren semea izan zen.
Bere aitak bere alde utzi zuen kargua 1423an, Yoshikazuk hamasei urte zituenean, baina bi urte besterik ez zituen eman karguan, hil aurretik. Oinordekorik utzi gabe hil zenez, lau urte itxaron behar izan zen bere osaba Ashikaga Yoshinori seigarren shogun bezala aukeratua izateko.
Aurrekoa Ashikaga Yoshimochi |
Ashikaga shogunerriko shoguna 1423-1425 |
Ondorengoa Ashikaga Yoshinori |